Dokumentuak berehala suntsitu eta artxiboak bezeroaren instalazioetan berta garbitzen dituen enpresa da eco-Shredder. Zure enpresari buruzko informacio eta datu konfidentzialak inorengana iristen ez direla ziurtatzeaz arduratzen gara. Dokumentuen kudeaketa seguru eta eraginkorra egiten dugu, ingurumena kaltetu gabe
Bulego eta artxiboen segurtasuna areagotu eta produktibitatea hobetzeko diseinatu da eco-Shredder sistema. Sistema honek dirua aurrezten laguntzen dizu, enpresaz kanpoko gaitasun handiko zerbitzu profesionala erabiliz, prezio-kalitate on-ona lortzen baita.
Erabiltzen ez diren dokumentuen suntsiketa ziurtatuaren kudeaketa eraginkor eta diskretuaren esternalizazioak dakarren balio erantsiaz ari gara hemen.
Suntsiketa berehala egiten da dokumentuak sortzen diren lekuan bertan, eta suntsiketaren ondoren ezinezkoa da dokumentuotan jasotako informaziorik berreskuratzea edo irakurtzea.
Merkatuan dauden beste aukera batzuk EZ dira metodo seguruak, dokumentuak suntsitu gabe entregatzen edo saltzen direlako birziklatzeko. Paper erabiliaren jasotzaile edo erosleak aukeraketa bat egin eta erabilgarria iruditzen ez zaiona baztertu egiten du. Hala, dokumentuen arduradunek ez dakite birziklatzeko erabiltzen ez diren dokumentu eta paperek (balio gutxi dutelako) non bukatzen duten.
Gainera, dokumentu horiek denbora mugagabean gordetzen dira inolako segurtasun-neurririk gabe, eta birziklatu beharreko materiala hortxe egoten da, mota eta kolore bereko behar beste paper pilatu arte.
Dokumentuen suntsiketa konfidentziala da dokumentuak bezeroaren instalazioetan bertan eta segurtasun-neurri zorrotzenak betez suntsitu direla ziurtatzen digun bakarra. Dokumentuak hondakinak tratatzeko instalazio batera garraiatu eta han gordetzen diren bitartean, dokumentuak galtzeko edo beste inoren eskuetara iristeko arriskua guztiz ezabatzen du gure sistemak.
Ebaketa gurutzatuko birrinketa da dokumentuak suntsitzeko metodo egoki eta seguruena, eta dokumentuak biltegi edo birziklatze-instalazioetara eraman aurretik egiten da. Nazioarteko DIN 32757-1 arauak agindutako neurriko zatitan birrindu behar da papera.
Datu pertsonalen babesari eta, oro har, ondasun ezmaterialen zuzenbiadearekin zerikusia duten gai guztiei buruzko ebazpen, epai eta albizteez hitz egiteko sortutako bloga da hau.